Maravillas Sozial Club

Diskografía

Irudia

Maravillas Sozial Club

2018
Maravillas Sozial Club diska 2018ko maiatzean grabatu zen Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxean. Ibaiertzean jaialdiaren 2. edizioaren baitan Larrialdi Musikako Laborategia tailerra antolatu zen. Ekimen honen ideia hurrengokoa izan zen: Skabideanek abesti jamaikar mitikoen oinarri musikalak prestatuko zituen eta jendeak haiek beraiek eginiko letrak bidali, zehazturiko pil-pileko zenbait gairen inguruan (errefuxiatuak, feminismoa, gentrifikazioa...). Hala, Josu Martik bere estudioa gaztetxean muntatu eta mundu guztia handik pasatzera animatu zen, grabaketan parte hartu zezan. Sarrera libreko ekintza izan zen. Orokorrean, letrista bakoitzak bere letra propioa abestu zuen eta hemen duzue emaitza xelebrea. Seguruenik %100 gaztetxe batean ekoitziriko lehen diska duzue hau! Gozatu!!