Izaera

DiskografĂ­a

Irudia

Izaera

2020
Izaera izenarekin bataiaturiko diska 2019ko abenduan grabatu zen Andoaingo Garate Studiosen, Kaki Arkarazoren eskutik. Salbuespena Hamaika Gara kanta da; izan ere, Iruñeko Sound of Sirens grabatu zen, Julen Urzaizen eskutik, ia urtebete lehenago. Abesti guztiak Kakik berak masterizatu zituen. Diska honek denetarik dauka: funkya, rocksteadya, raggamuffina, ska eta skinhead reggaea. Seguruenik, taldeak ekoizturiko diskarik anitzena. Letren artean ere denetarik dago. Hala ere, gai pertsonalak dira nagusi. Izaeraren kontzeptua da abesti guztien gaiak hobekien biltzen dituena, eta horregatik hain zuzen darama izen hori.