Hiri zahar zikina

Diskografía

Irudia

Hiri zahar zikina

2022
The Pogues taldearen omenez, Hiri zahar zikina duzue gure 4. diska. Pandemia-garai bete-betean konposatu eta 2021eko abenduan grabatu genuen, Andoaingo Garate Studiosen, Kaki Arkarazorekin. Diska hau, gainerakoen antzera, estilo-nahasketa ederra duzue: 2tone-a, skinhead reggaea, rocksteadya, Bob Marley-ren estiloko reggaea, funky hutsa, soula… Musika estilo asko maite dugu, eta hala islatu nahi izan dugu oraingoan ere. Areago, bada estilo-nahasketa berritzaile eta interesgarriren bat ere diska honetan… Animatu eta bilatu zertaz ari garen! Dantzatzeko zein etxean lasai aditzeko, denetarako balio du diska honek. Gozatu!