Bideak darrai

Diskografía

Irudia

Bideak darrai

2018
Diska hau 2017ko abenduan grabatu zen Barañaingo Nabean, Sustraian Recordsen eskutik. Ibon Larruzeak masterizatu zuen, Bilbon (Euridia). Diskaren aurkezpena Errotxapeako Gaztetxean izan zen, 2018ko otsailean. Diska honek aitzinekoak baino eragin jamaikar handiagoa du, taldearen berezko joeraren ondoriotzat jotzen ahal dena. Oraingoan oinarria guztiak batera grabatu zen, pareta-pianoa eta kontrabaxua bezalako elementuak erabili zirelarik abesti batzuetan. Haizezkoek berdin egin zuten. Diskak estilo ezberdinak hartzen ditu barne, skinhead reggae huts eta garbienetik boogie alaiera, skatik, rocksteadytik eta funkytik pasatuz.