
¡ADI LAGUN!
Taldeak ez du online dendako zerbitzurik. Produktu hauek guztiek taldearen katalogoa osatzen dute, bertzerik ez. Produktuak eskuratzeko 3 era daude:
1 - Zeinahi kontzerturen ostean, adieraziriko prezioaren truk.
2 - Iruñerrian, Bilbon edo Donostin biziz gero, gurekin harremanetan jartzen ahal zara sare sozialen edo posta elektronikoaren bitartez. Hala, zurekin aurrez aurre geratuko gara eta produktuak eskura eman.
3 - Urrunago bizi bazara, adieraziriko guztia Correos bitartez bidaltzen ahal dizugu, oraindainketa aitzinetik eginez gero. Bidalketa-gastuak erosleak hartuko ditu bere gain. Horretarako, jarri gurekin kontaktuan posta elektronikoaren bitartez (webgune honetako "kontaktua" atalean dagoen formulario automatikoa erabiltzen ahal duzu, edo zuzenean skabidean.blog@gmail.com helbidera idatzi).
¡ESKERRIK ANITZ!

Taldearen armarria bordaturik duen baserritar zapia.

Botila berrerabilgarria. Banbu-zuntza eta LDPE. 600 mL. Beltza, logo zuriarekin.

Bularrean armarria eta bizkarrean idazkia duen kirol-jertsea (sudadera), txanorik gabekoa. Koloreak: berdea eta granatea. Tailak: 13-14, S, M, L.

Ehunezko poltsa zuria.

Gure hirugarren diska, 2020an plazaraturikoa.
Bularraldean taldearen logoa duen kamiseta. Koloreak: beltza, granatea eta berdea.
Bularrean taldearen armarria duen kamiseta. Koloreak: granatea eta berdea. Neskendako badira ere entailatuagoak direnak.

Gure lehenengo biniloa, Pantx Recordsen eskutik kaleraturikoa. Abestiak: Don Boogie On eta Betirako.
AGORTUTA

2018an kaleraturiko bertsio-bilduma, abeslari ezberdinen parte-hartzearekin.