Dokako eta Antzokiko kontzertuak bertan behera

Berriak

Irudia

Dokako eta Antzokiko kontzertuak bertan behera

Kaixo guztioi. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure aurkezpen-birako zeinahi kontzerturako sarrera erosi duzuen guztioi. Koronabirusa dela eta, prebentzio-neurri gisa eta birusaren hedapenari aurre egiteko, geratzen zaizkigun bi kontzertuak, Bilboko Kafe Antzokikoa eta Donostiko Dokakoa, bertan behera uztea erabaki dugu. Oraingoz kontzertuak bertan behera geratu dira, baina aurten aurrerago kontzertu biak berriz antolatzea ez dugu baztertzen, beti ere guztioi ongi etorriko zaigun data batean.

Guretako pena izugarria da kontzertuak bertan behera uztea, atzetik duten ahalegina eta dedikazioa direla eta, baina ez dugu bertze aukerarik eta, ororen gainetik, jendeari prebentzioa eta autoritateek adieraziriko osasun- eta garbitasun-jarraibideei kasu egiteko eskatzen diogu.

Sarreren dirua erosi zenuten lekuan bertan bueltatuko zaizue (online izan bazen zuen kontura sartuko zaizue bueltan, eta fisikoki erosi bazenuten salmenta-puntuan dirua eskura emanen zaizue).

Bertzerik gabe, eskerrik anitz eta laster gure kontzertuen berri izanen duzue. Izan ongi!