Skabidean Iurñea

Cabecera de inicio

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 11 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 11 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 3 emakumezko abeslari (The Black Birds), baxujolea, kitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta 3 haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). 

Dagoeneko taldeak 5 lan argitaratu ditu: Maketa (2015), Skabidean (2017), Bideak Darrai (2018), Maravillas Sozial Club (2018) eta Izaera (2020). 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Skabidean

Berriak

Zoaz multimedia atalera eta ikusi gure azken argitalpena: itxialdia pixka bat arintzea euskal zeinu-hizkuntza sustatzea helburu dituen Gauerdi Gorriren bertsioa! Ez ezazu galdu!
Bizi ditugun egun ezohiko eta triste hauetan, Skabideanetik ere dei egiten diogu jendeari etxean gera dadin.
Koronabirusa dela eta, prebentzio-neurri gisa eta birusaren hedapenari aurre egiteko, geratzen zaizkigun bi kontzertuak, Bilboko Kafe Antzokikoa eta Donostiko Dokakoa, bertan behera uztea erabaki dugu.